Iturbideko 2 lagun hil berri dira, eta denera bertako 11 zendu dira

0
2866

Aldundiak azaldu du Aretxabaletako GSR egoitzan ez dela azken orduetan hildakorik izan. Hau da, orain arteko krisian pertsona bat hil da eta positibo bat dago. Orain arte Eskoriatzako egoitzan ez da positiborik izan baina bi atzeman dituzte azken orduetan.

Azken orduetan Iturbide egoitzako 2 pertsona gehiago zendu dira, eta ondorioz 11 lagun dira zendu direnak koronabirusaren krisialdia hasi zenetik.

Oro har, Gipuzkoan, 15 pertsona hil dira gaitz honekin adinekoen egoitzetan azken orduetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu bezala. Izan ere, Donostia, Eibar, Ordizia, Tolosa, Zarautz eta Zumaiako egoitza batzuetan heriotzak izan dira.

Azpimarratzekoa da Aretxabaletako GSRen ez dela aldaketarik izan azken orduetan, hau da, orain arte pertsona bat zendu da bertan, eta beste batek positibo dauka. Gaur egoitza desinfektatu dute, Aldundiak hala eskatuta.

Orain arte Eskoriatzako Jose Arana egoitzan ez da positiborik izan, baina bertako pertsona guztiei testa egin ostean, bi positibo atzeman dituzte, asintomatikoak biak ala biak.

Aldundiak hala eskatuta, suhiltzaileek bihar egoitza hau desinfektatuko dute, beste hainbatetan egin duten bezala.

Era berean, egoitza guztien babeserako materiala hornitzeko “sekulako” ahalegina egiten ari dela baloratu du Aldundiko bozeramaileak, Eider Mendoza Larrañagak. Aldundiaren banaketak Osakidetzak burutzen duena osatzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen