Iturbideko 1. solairuko bisitak eta irteerak egin daitezke berriro gaurtik

0
1095

Izan ere, berretsi da bertako egoiliar baten negatiboa PCRetan. Egoitzako zuzendari Olatz Etxabek baieztatu du “oraingoz Covid-19aren inguruko arazorik ez dagoela egoitzan”.

Argazkia: Xabier Bengoa, artxiboa.

Iturbideko egoiliar baten senide batek positibo eman zuen lehengo egunean, eta ondorioz egoiliarrari PCRa egin zioten. Emaitza negatibo izan zen.

Badaezpada test berri bat egin zioten atzo, eta gaur egoitzako zuzendari Olatz Etxabek azaldu digu “test berriaren emaitza ere negatiboa izan dela”.

Horri esker, “gaurtik aurrera lehen solairuko 25 egoiliarrek berriro senideen bisitak jaso ahal dituzte eta kalera irteerak egin ditzakete”.

Arrasateko egoitzan orokorrean “momentuz ez dago Covid-19arekin arazorik. Gainera, hainbat egoiliarrek koronabirusa izan zutenez, suposatzen da antigorputzak dituztela eta agian kutsaketak izateko arrisku gutxiago dutela”.

Hala ere, “badaezpada egoitza osoa sektorizaturik daukagu, hau da, solairu ezberdinen artean ez dago harremanik, ez langileen ez egoiliarren artean”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen