Iturbide eta Ospitalea omendu dituzte Anbulantziek, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak

1
3925

Era berean, Egoitzako eta Ospitaleko lagunek txaloak eskaini dizkiete anbulantzietako langileei, udaltzainei eta ertzainei.

Ibilgailuen ‘tropela’ Arrasatera San Andrestik sartu da.

Ibigailuen ‘tropela’k Iturbideren kanpoaldean txaloak eskaini dizkiete egoitzako erabiltzaileei, langileei eta oro har Iturbideko ‘familia’ri.

Garibai inguruko bizilagun ugari batu egin zaizkie anbulantzietako langileei, udaltzainei eta ertzainei.

Ondoren, tropela Ospitalera bideratu da, sirenei eragiten eta inguruetako bizilagunen atentzioa pizten.

Ospitaleko hainbat langilek txaloz hartu dituzte anbulantziak eta patruilak, omenaldia hasi baino lehen.

Elkarri txalo egin diote.

Txaetako hainbat bizilagunek omenaldia jarraitu dute edota txalo zaparradarekin bat egin dute.

Bi omenaldien ostean, ‘tropela’k Arrasateko hainbat kaletatik ibili da, hainbat bizilagunen txaloak jasoz.

Iruzkin 1

  1. Nire ustez ezberdindu behar da nor dagoen herritarren zerbitzura eta nor agintarien zerbitzura. Osasungintzako langileak argi dago herritarren bizitzagatik lan gogorra egin dutela eta baldintza eskasetan agintarien erruz.
    Ertzaintzak eta udaltzaingoak agintariek esandakoa betearazten dute, beraz, agintarien zerbitzura daude eta ez geurera.
    Arrasateko Udaltzaingoa herritarren nahiko gertu dago, ez da berdina beste herri batzuetan. Eta Hertzaintza…. episodio oso lotsagarrien protagonista izan da, bere betiko ildoan.
    Gure lanpostuak defendatzeagatik, herritarren eskubideak defendatzeagatik, manifestatzeagatik…. orain arte jipoitu gaituztenak ez dute txalorik merezi.
    Ertzaintza eta Udaltzaintza narruz sartu dira ez zegokien txaloak hartzera. Eurek baino askoz ere gehiago eta arrisku haundiagorekin lan egiten ari dira garbitzaileak, dendariak, banatzaileak, garraiolariak…..
    Eta bihotzez nire itxaropenik onena, euren negozioak ixtera behartu direnei beste irtenbide bat eman gabe, eta bazterrean ahaztuz. Zuek ere txalo animatzaileak behar dituzue. Tabernariak, jatetxeak, ohial dendak, drogeriak, jantzi dendak, etab.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen