Iturbidek 29 positibo ditu, Aita Mennik 5 eta GSR Debagoienak 12

0
436

Arrasateko egoitzaren egoerak hobera egin du, 35 positibo asintomatiko eta sintoma arindunetatik 14k senda-agiria jaso baitute azken egunetan. Hala ere, 8 positibo berri atzeman dira, eta beraz 29 egoiliarrek positibo aktibo izaten jarraitzen dute.

Aita Menni Ospitalean, ordea, egoerak okerrera egin du: egun 5 positibo aktibo ditu, horietako 4 berriak direlarik. Albiste pozgarria da erabiltzaileetako batek senda-agiria jaso duela.

Debagoieneko GSR egoitzan ere egoerak okerrera egin du azken egunetan, 12 positibo berri atzeman baitituzte. Aretxabaletako egoitzak denera 12 positibo horiek ditu. Animo hiru guneei!

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen