“Iturbide Egoitzari Udalaren laguntza eskaini diogu”

8
3203

Argazkia: MB Artxiboa.

Mondraberri egunkariak kinka larri honetan Udalaren ikuspegia ezagutu nahi izan du, eta Udalak ondoko adierazpena egin du:

“Lehenik eta behin Arrasateko Udalaren partez gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi dizkiegu Iturbide Egoitzan hil diren pertsona guztien familiei. Momentu honetan Arrasateko familia askok momentu oso zailak bizi dituzte, eta gure gertutasuna eta besarkada haundi bat bidali nahi dizkiegu”.

“Egoera zail honek kezkatzen gaitu eta Iturbide Egoitzako zuzendaritzarekin kontaktuan gaude eta Udalaren aldetik gure laguntza eskaini diegu, nahiz eta gaur-gaurkoz Iturbide Egoitzaren kudeaketa Aldundiari dagokion”.

“Iturbideko Egoitzako egoiliar eta langilegoari animoak eta esker ona luzatu nahi dizkiegu”.

8 IRUZKIN

  1. Beti berandu. 31 egun ondoren. Txantxa hutsa eta oportunismo hutsa. María anderea non dezu zu lotsa eta Etika?????? Hain sentikor bazaude zergatik es zara azaldu 31 egunetan. ? Autokritika eta soluzio gehiago eta pose eta argazki gutxiago mesedez. .

  2. “Ezer eskainiko ez dugun arren, eskaini egingo dugula esango dugu. Argazki bat igoko dugu eta toma! Emango du zerbait egiten ari garela!”

  3. Holan da Etxebe. Tristie da honekin be propagandie eitxeko kapazak diela. Eta fijau zaittez diputazinuana berba eitxen dauiela PNVia bera ez balitz izengo moduen berton agintzen dabilena. Berdin jakie.

  4. Kudeaketa Aldundiari dagokio baina Arrasaten, gure herrian gertatzen ari da eta biktimak gure herritarrak dira eta asko dira gainera. Laguntza eskaintzea, doluminak ematea eta animoak ematea ere ondo deritzot baina kontundentzia gehiago espero nuen kudeatzaileei dagokionez, hau da laguntza eskaintzeaz gain exigentzia ere espero nuen, gogorrago egitea eta gure nagusien osasuna eta gure herritar langileen osasuna eta eskubideak ere zaindu ditzatela exigitzea. Badakigu guztiok egoera gogorra dela eta kanpotik etorritako zerbait dela baina ezin dugu ahaztu langile hauek bizi duten prekarietateak ere areagotu egiten duela egoera hau, ez dela kasualitate hutsa.

    Oso larria da kontu hau hori baino serioagoa izan behar garelakoan nago. Beste zerbait espero nuen.

  5. Egoiliar baten senide bezala eskertzen ditut udaletxearen hitzak. Ta bide batez eskertu nahi dut ere zuzendaritzaren jarrera. Ta honelako momentu triste ta gogorretan elkartasuna behar dou eta ez komentarixo negatibuak. Igual ez dozue nahita ein, baina ez dozue bape laguntzen.

  6. Arantza, ezerren aurretik sentitzen dut. Bestetik, nire iritzia eman nahiko nuke errespetu osoz.

    Alkateak posible zuen elkartasuna adieraztea gutun pertsonal bat idatziz edo dei bat eginez. Mondraberrira tankera honetako mezu bat bidaltzea ez da elegantea ezta prozedentea ere, funtsean mezua erabiltzen duelako Iturbide egoitzaren ardura berea ez dela aprobetxatzeko eta argazki bat komunikabideetan sartzeko bide batez. Moduak eta helburuak propagandaren kontestu batetik jazo dira, doluminak intimoagoak izan beharko luketen momentuan.

    Nire iritziz, heleburua pesamea ematea bazen modua beste bat da. Mezu instituzional bat ez da horrela egiten, horregatik diot publizitate itxura handiagoa duela.

    Denak balio ez duela uste dut nik. Zuk diozun moduan udaletxe mailako hitz eta dolumin adierazpenak beti dira ongi etorriak, baina publikazio honek beste helburu argiak ditu, eta estalian egindako propaganda hau gustu txarrekoa dela deritzogu herritar askok.

    Zuri alkate baten hitzak modu horretan esanda lasaitzen bazaitu, errespetagarria da oso. Eta komentarioak negatiboak baino nekadurarenak dira, askok ez dugulako ulertzen alkatearen protagonismo nekaezina. Herritarrok lan egin dezala eskatzen diogu eta ez da ezer pasatzen egin eta pentsatzen duen gauza bakoitza publizitatzen ez badu, errespetatu dezala behintzat testuinguru latz hau.
    Ulertzen dut zure egoera eta diskrezio nahia, espero dut nire hitzak eta nire ikuspuntua ulertu izana.
    Asko zaindu eta indar asko zure familiari. Animo, Arantza.

  7. Arantza, sentitzen dut lagundu ez izana, neu ere egoiliar baten senidea naiz (beste egoitza batean) eta une gogorrak ari gara bizitzen eta era berean zaintza lanetan eta medikuntzan ditut senideak ere. Goian aipatu bezala, ondo dago animoak ematea, laguntza eskaintzea eta doluminak ematea ere, baina uste dut hori ez dela agintarien eginbehar bakarra eta hori exigitzea oso inportantea da. Ez dut nahi zu erabilia sentiaraztea ezta minduta ere, zu eta zu moduko pertsonen eskubideak mahai gainean jartzea da asmo bakarra (neu ere zu modukoa naizelakoan), hau da laguntzea ahal den neurrian eta horretarako agintariei exigitzea baliozkoa dela uste dut, horretarako izan dira hautatuak eta herritarron presioa sentiaraztea inportantea dela uste dut.
    Edozein kasutan, besarkada haundi bat eta animoak zeuri eta familia osoari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen