Iturbide egoitzan ez dira Covid-19 kasutik atzeman azkenengo orduetan

0
240

Hermano Garate – San Ignacio zentroan bizi den adineko pertsona batek gaixotasuna gainditu du

Azken orduetan, Gipuzkoako adinekoen egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean zortzi COVID-19 kasu positibo atzeman dira, eta beste batek, Hermano Garate – San Ignacion bizi denak, gaixotasuna gainditu du. PCR probek zazpi kasu positibo gehiago hauteman dituzte Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzan; beraz, egoiliarren artean 27 positibo eman dira guztira, eta lehen positibo bat detektatu da Errenteriako Jesusen Bihotza zentroan. Egoitza horretan, dagoeneko egin zaizkie PCR probak positiboa detektatu den solairu bereko erabiltzaile guztiei, eta hurrengo orduetan probak egiten jarraituko zaie erabiltzaile guztiei, baita zentroko langileei ere.

Gaur egun, COVID-19an positibo eman duten pertsonak Gipuzkoako hiru egoitza-zentrotan daude: lau Hermano Garate – San Ignacion (Donostia), 27 Santa Maria Magdalenan (Hernani) eta bat Jesusen Bihotza zentroan (Errenteria). Horrenbestez, Gipuzkoako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean, 32 COVID-19 kasu positibo atzeman dira, 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen duten sarean. Lau dira ospitaleko arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 19 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan daude, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, hiru pertsona hil dira Gipuzkoako egoitzetan COVID-19rekin, Hermano Garate – San Ignacio zentroko egoiliarrak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen