Zubillagako Suhiltzaileek ere Aretxabaletako GSR egoitza garbitzen jardun dute. Lan hauek asteartean egin zituzten, koronabirusaren aurka.
Argazkiak: Zubillagako Suhiltzaileak.
Gipuzkoako Suhiltzaileak pertsona nagusientzako egoitzak garbitzen dabiltza. Horrela, asteartean eta asteazkenean 22 egoitza desinfektatzeko lanak egin zituzten, eta atzo beste horrenbeste egitekoak ziren 43tan.
Asteartean Arrasateko Iturbide egoitzan jardun zuten, goiko argazkiak erakusten duen bezala. Aretxabaletako GSR egoitzan ere gauza bera egin zuten, ondorengo irudiek azaldu bezala:


