Iturbide egoitzako lagun bat hil da azken orduetan

0
2321

Aldundiak jakitera eman du Gipuzkoan denera 3 lagun hil direla adineko egoitzetan. Hala ere, azken bi egunetan ez da positibo berririk izan, ezta Iturbiden ere.

Arrasateko egoitzako pertsona bat zendu da azken orduetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak informatu duenez. Eibarko eta Donostiako beste bi egoitzetako bi lagun ere hil dira.

Dena den, ez da positibo berririk izan azken bi egunetan Gipuzkoako egoitzetan, Iturbide barne. Aldundiak azpimarratu du “elkarlanaren” garrantzia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen