Gaur Iturbide egoitzan ospatu behar zen bertso saioa bertan behera geratu da eta zuzendaritzatik azaldu dutenez “ahal bada abenduan ospatuko dugu”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako ‘Adin adin’ ekimenaren seigarren edizioan, Gipuzkoako adinekoen 15 egoitzetara iritsiko dira aurten bertso saioak. Bertan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzea eta bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea du helburu.
COVID-19ak sortu duen egoera berrira moldatuta, 15 saio burutuko dira guztira Gipuzkoako udalerri ezberdinetan, bihar Tolosako Uzturre egoitzan hasita, abenduaren 2ra bitartean. Egoitza bakoitzera bi bertsolari bertaratuko dira, eskualde berekoak eta belaunaldi ezberdinetakoak.