Iturbide egoitzan ez dira positiborik atzeman

0
172

Azken orduetan, 11 pertsona gehiagok positibo eman dute egindako PCR proben ostean, gehienak asintomatikoak, eta beste bik gaixotasuna gainditu dute.

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, COVID-19an positibo eman zuen 103 urteko pertsona bat hil da azken orduetan, Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroan bizi zena. Gaur goizean emandako informazioaren ostean, bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruzko datuak eguneratu ditu, eta adierazi du azken orduetan 11 pertsona gehiagok eman dutela positibo PCR probetan: hiruk Hernaniko Santa Maria Magdalenan, bostek Donostiako Alai-Etxen eta hiruk Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan. Bestalde, Donostiako Hermano Garate – San Ignacio zentroan bizi diren beste bi pertsonak gaixotasuna gainditu dutela jakinarazi du.

Egun, Gipuzkoako lau egoitzek dituzte COVID-19 kasu aktiboak: Hermano Garate – San Ignacio (2), Santa Maria Magdalena (29), Jesusen Bihotza (14) eta Alai-Etxe (6). Beraz, 51 COVID-19 kasu aktibo daude adinekoen egoitza-zentroen erabiltzaileen artean, hiruk jada gainditu dute gaixotasuna, eta lau hil dira abuztuaren 11n lehen positibo eman zenetik. Gipuzkoako egoitza-sareak adinekoen arretarako 65 zentro eta 5.425 plaza ditu guztira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen