Iturbide egoitzan ez dira positiborik atzeman

0
690

Azken orduetan bi positibo antzeman dira Gipuzkoako egoitzetan

Azken orduetan egindako PCR probek bi kasu positibo antzeman dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean, zehazki, Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroan. Gaur egun, adineko pertsonen lau egoitzek dituzte COVID-19 kasu aktiboak erabiltzaileen artean: Donostiako Hermano Garate – San Ignacio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (31), Errenteriako Jesusen Bihotza (15) eta Donostiako Alai-Etxe (7).


Beraz, Gipuzkoako egoitza-sarean, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatuta dagoena, 55 kasu positibo daude gaur egun erabiltzaileen artean. Horietatik, 10 pertsonak ospitaleko arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 35 Eibarko Ospitaleko gizarte-instalazioan artatuak izaten ari dira, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, hiru adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta lau hil egin dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen