“Itsasoko zaborra dela, erabilera bakarreko plastikoa bazter daiteke”

0
193

Eider Bilbao Unibertsitate-irakasle eta ikerlariak ‘Itsasoa gure zaborren gotorleku’ hitzaldia eman du. Goienagusik antolatuta, gogora ekarri du itsasoak suposatzen duen guztia.

Ekitaldia gaur goizean egin da Kulturateko areto nagusian, eta Eider Bilbao Castellanos adituak eskaini du.

Hitzaldian gogora ekarri ditu “itsasoak zer suposatzen duen, zein baliabide eskaintzen dizkigun, eta egun itsasoak beharko lukeen oreka nola desorekatzen ari garen”.

Ildo honetan, zehaztu ditu itsasoan pilatutako zaborrak zer-nolako kalteak eragiten ari diren. Arazoari aurre egiteko, ikerketaren eta herritarren ohitura aldaketen garrantzia azpimarratu ditu.

Izan ere, herritarrok “pentsatu behar dugu, hausnartu, zer eta zertarako erabiltzen ditugun plastikoak, baita zer ondorio dakartzaten horiek erabiltzeak ere”.

“Ezer debekatu barik, baina kontzientziatuta bizi behar dugu”, eta ildo honetan “erabilera bakarreko plastikoa gutxitu, baztertu edota ordezkatu daiteke”.

Badira beste jarraibide gehiago ere, besteak beste, “kotxean poteatu beharrean oinez ibiltzea edo bizikleta erabiltzea. Gure bizitza estiloari buelta bat eman behar diogu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen