Italiatik etorritako mutila “onik dago, ez du koronabirus sintomarik”

0
1316
koronabirus

Arrasatearrak, Italiara joan aurretik, hemen ohiko gripearen sintoma batzuk zituen. Ondorioz, botikak hartzen aritu zen “bai hemen, baita Italian zegoenean ere”, argitu dute familiatik.

Gazte arrasatearra Erasmus programarekin bidaiatu zuen Italiara otsailaren 21ean, Toskana eskualdeko Florentziara.

Otsailaren 20an, oraindik Arrasaten zegoela, ohiko gripearen sintoma batzuk zituen, eta ondorioz osasun-zerbitzuetan errezetaturiko botikak hartzen hasi zen hemen.

Italiara joan zenean botikak hartzen jarraitu zuen, eta agian, horri esker ere ez zuen koronabirusa jaso.

Gripe mota honen zabalkundearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak Italian zeuden Erasmuseko UPVko ikasle guztiei itzultzera dei egin zien.

Arrasatearra aurreko larunbatean (otsailaren 29an) itzuli zen, Lisboan eskala eginda, eta bere familiak azaldu digu “onik dagoela, eta koronabirusaren sintomarik ez duela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen