Argazkia: MB artxiboa / Irudia eta beheko testua: Itaia Deba Bailara.
Jai giroan emakume langileon aurkako erasoak ugaritzen dira, eta oso ohikoa da horrelako testuinguruetan babesgabe egotea. Hori gutxi balitz, gaur egungo testinguruan gero eta gehiago dira indarkeria matxista ukatu eta hau normalizatzen dutenak.
Kontsumoan eta desfasean oinarritutako jai eredu kapitalistan, bortxaketak, ukituak, sumisio kimikoa… eguneroko ogia dira. Gainera, kontsumoaren aitzakipean inpunitate osoz jarduten dute erasotzaileek.
Horren aurrean, San Juanetan bezala, Deba Bailarako Itaiatik etxeratze kolektiboak antolatu ditugu Maritxu Kajoi egunerako ordu zehatzetan, etxera bidean eman daitezkeen erasoak saihestu eta emakume langileon arteko babesa antolatzeko.
Urriaren 2aren eta urriaren 3aren arteko goizaldean:
-1:00, 2:30, eta 4:00etan Arbolapetan.
Gurekin harremanetan jarri nahi izatekotan:
-Instagram: @itaia_debabailara https://www.instagram.com/itaia_debabailara/
-X: @itaia_deba https://x.com/Itaia_deba
-E-maila: debaikomunikazio@gmail.com





