ITAIAk ‘Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa?’ hitzaldia antolatu du larunbaterako

0
429

Genero Indarkeriaren Aurkako Egunaren inguruan, ITAIA Emakumeon Antolakunde Sozialistak hitzaldi bat antolatu du, azaroaren 25ean Donostian egingo den manifestazioaren aurretik. Hitzaldiak bi saio izango ditu. Lehenengoa Mendaron egingo da azaroaren 19an, eta bigarrena Arrasaten hilaren 20an, ‘Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa?’ izenburupean. Bertako hitzaldia Kulturaten izango da, goizeko 11:00etan.

Azaroaren 25eko manifestazioa arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Donostiako Boulevardetik. Arrasatetik, Bergaratik eta Eibartik aterako diren autobusak antolatu dituzte manifestaziora joateko. Autobusetan izena emateko, ITAIArekin harremanetan jarri beharko da Twitter edota Instagram sare sozialen bidez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen