Istripu batek zauritu bat eta trafikoa gelditzea eragin ditu Atxabalpen

0
224

Istripua 10.15ean gertatu da Atxabalpeko bidegurutzean. Bi gidariak ospitalera eraman dituzte. Momentuz trafikoa etenda dago.


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko abenduak 17, asteartea

Kamioi hormigonera batek eta 4×4 ibilgailu batek talka egin dute goizeko 10:15 aldera Atxabalpeko bidegurutzean.

Gidarietako bat zauritu da, eta besteak ez du aparteko osasun arazorik izan, baina badaezpada bi anbulantziatan ospitalera eraman dituzte.

Suhiltzaileek bi kamioi ere bertaratu dira baina ez da beharrezkoa izan inor ibilgailuetatik ateratzea.

590.Istripua.Atxabalpen2 (id: 9328880)

Ertzaintzak trafikoa erregulatu behar izan du, eta minutu batzuetan joan-etorriak erabat eten behar izan ditu, bi ibilgailuak bertatik eraman bitartean.

Kolpearen ondorioz gasolina errepidean zabaldu da, eta mantenuko langileek garbitu behar izan dute.

Momentuz trafikoa etenda dago edo txandaka bidea ematen zaio. Beraz, bertatik igaro behar baduzu ohi tentu handiagoz egin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen