Istripu batek trafiko eragozpenak eragin ditu Gatzagako mendatean

0
700

Istripua 09:10 aldera izan da, Volkswagen Passat batek eta Mitsubishi L200 batek talka egin dutenean.

Zorionez ez da zauriturik izan, baina ezbeharrak trafiko eragozpenak eragin ditu Leintz-gatzagako mendatean.

Ertzaintza bertaratu egin da eta jakitera eman du goizeko 10:20erako ibilgailuak errepidetik atera ahal izan direla, eta trafikoa normaltze aldera egin duela.

Hala ere, bertatik igaro behar baduzu, aholkatzen da ohi baino tentu handiagoz egitea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen