Asfaltoaren gehiegizko betuna eta zikinkeria kendu dituzte saihesbidean, gurpilaren eta bidearen arteko itsaspena handitzeko. Orain gehienezko abiadurari buruzko (70 km/h) seinaleak jartzea falta da.
Saihesbidearen 35. puntu kilometrikoan, eta zehazki Ospitalearen atzealde inguruko kurbetan, ezbehar asko jasan dira.
Horren aurrean, Aldundiko Bide Azpiegituren Sailak abenduan iragarri zuen bertako gehienezko abiadura murriztuko zuela, eta urtarrilean asfaltoa hobetuko zuela.
Bide-zorua hobetzeko lanak astelehenean hasi zituzten eta gaur amaitu. Obra hauen helburuak izan dira asfaltoaren marruskadura handitzea eta itsaspena handitzea (gurpilaren eta asfaltoaren arteko itsaspena handitzea).
Hartra, marratze edo birtesturizazio teknika erabili dute, hidrodesbastearen bitartez. Zehazki, kamioi batekin presio altuko ur txorrota bota dute asfaltoaren gainean, asfaltoaren gehiegizko betuna eta zikinkeria kentzeko. Horrek ekartzen du bide-zoruaren agregakina azaleratzea.
Lan hauez gain, Aldundiak ere balizaje seinaleak jarriko ditu, kurba hauez ohartarateko, baita gehienezko abiadura 70 kilometro/h-koa dela ohartarazteko ere.