Aldundiak, istripuak gutxitzeko ere, aurtengo urtarrilean asfaltoa hobetzeko lanak egin ditu kurbaren inguruan. Hortaz gain, aste honetatik aurrera, bertan gehienezko abiadura arautua 70 km/h-koa da. Hala adierazten dute Aldundiak ikusgai jarritako seinale fosforitoek. Abiadura muga hori indarrean dago bai Aretxabaletarako noranzkoan [goiko argazkian], baita Bergararako noranzkoan ere [behekoan].

Aldundiak, ezbeharrik ez izateko, abiadura behin-behinean 60 km/h-ra jaitsi zuen iazko abenduan. Hori baino lehen bertako abiadura muga 90 km/h-koa zen Aretxabaletako noranzkoan bederen [beheko argazkian, artxibokoa].

Bestalde, gogoan izan, saihesbidean ere, Osinako obren ondorioz, itxita daudela saihesbidetik irten eta Osinara joateko bi irteerak.
Ordea, Osinatik saihesbidera sartzeko sarrerak zabalik jarraitzen du. Aholkua da, bertatik zirkulatu behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egitea.
Erlazionatutako albisteak:
Abiadura behin-behinean 60 km/h-ra jaistea eta tratamendu berezi bat ematea erabaki du Aldundiak
2021eko abenduaren 12an argitaratutako albistea
Istripu askoko kurbetako asfaltoa hobetzeko lanak bukatu dituzte
2022ko urtarrilaren 27an argitaratutako albistea





Azken erabaki hau hartzeko horrenbeste ikerketa eta horrenbeste koplak!!!! Teknikarien soldatak justifikatzeko beti aitziki bila, eta edozein erabiltzaileari galdetuz gero, helmuga berdinera helduko ginateke horrenbeste denbora alperrik galdu gabe.