Pertika-jauzilariak min hartu du eskuan eta sorbaldan Anoetan entrenatzen zegoela
Atzo Istar Dapena pertiguistak susto txiki bat izan zuen Anoetako belodromoan egindako entrenamenduan. Kirolari arrasatearrak 5.60 metroko jauzia egitera zihoala, une horretan erabiltzen ari zen pertika hautsi egin zen, eta Istarrek sorbaldan eta eskuan mina egin zen erorikoaren ondorioz (bideoan ikus daiteke pertika apurtzen den unea). Kalte handirik izan ez duen arren, gaur ez da lanera joan. Berarekin egon zen Malen Ruiz de Azua entrenamenduetan, 4,40 metrotik gertuko jauziak egiten.
