Israelek palestinarren heriotza zigorra legeztatu izana salatu du BDZ Arrasatek

0
3310

BDZ Euskal Herriaren kide izanda, BDZ Arrasatek bat egin du erakunde antisionistak Israelgo Estatuak palestinarren heriotza zigorra legeztatu izanaren aurrean eginiko salaketarekin. Jarraian “BDZ Euskal Herriak salatzen du palestinarren genozidioa legeztatu dela, heriotza zigorra onartu ondoren” izenburupean erakunde antisionistak plazaratutako oharra.

BDZ Euskal Herritik gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu, Israelgo Parlamentuak berriki onartu baitu palestinarren aurka heriotza-zigorra ezartzea ahalbidetzen duen lege bat. Neurri hori joan den martxoaren 30ean berretsi zen, eta behin betiko urratsa da genozidioa instituzionalizatzeko eta apartheid sistema sendotzeko.

Legedi berriak ezartzen duenez, “Estatua kaltetzeko” edo potentzia kolonizatzailearen “existentziari uko egiteko” asmoz Israelgo herritar baten heriotza eragiten duenari aplikatuko zaio heriotza-zigorra, eta urkatzea izango da betearazpen-metodoa. BDZ EHtik salatzen dugu lege hau ez dela gertakariisolatu bat, baizik eta deshumanizazio sistemikorako tresna bat, soil-soilik palestinarren aurka aplikatzeko diseinatua.

Lege zital honek urte askoan, hamarkadak, itzalean gertatzen ari dena legeztatzen du: preso palestinarrak ziega sionistetan exekutatzea tortura, desnutrizio eta zabarkeria medikoaren bidez, salaketa bakarra delarik palestinarra izatea eta genozidioaren aurka borrokatzea.
Egoera horren aurrean, BDZ Euskal Herritik honako hau salatzen dugu:

  • Genozidioaren legeztatzea: Esparru juridikoaren erabilera, erregimen kolonialaren aurka daudenen deuseztapen fisikoa errazteko.
  • Zigorgabetasun sionista: Herri palestinarra ezabatzeko ahaleginean etenik ez duen erakunde baten ekintza-askatasuna.
  • Nazioartearen gelditasuna: “nazioarteko komunitatea” deiturikoaren pasibotasuna eta indarrean dagoen legeriaren baliaezintasun nabarmena gizateriaren aurkako krimen horiek geldiarazteko.
  • Kriminalak finantzatzen eta babesten dituzten gobernuen eta enpresen konplizitatea.

BDZ Euskal Herritik berresten dugu sistema kolonialak eta apartheid sistemak dirauten bitartean ez dela autodeterminaziorik eta askatasunik izango. Dei egiten diogu gizarte zibilari boikota eta presioa areagotzera, heriotza “Estatu” politika bihurtu duen erregimen baten aurka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen