Ismael Manterolak ‘Emakumek abstrakziogile’ hitzaldia eskainiko du Kulturaten

0
486

Argazkia: Bulegoa.org

Goienagusik antolatuta, bihar, azaroak 17, Ismael Manterola EHUko arte irakasleak ‘Emakumeak abstrakziogile’ hitzaldia eskainiko du Kulturaten. Hitzaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta euskaraz izango da.

XX. mendeko arte abstraktuaren eraikuntzan beti gizon artistak aipatu izan dira, batez ere, Kandinski eta Malevitx pintoreen protagonismoa. Baina emakume artistek ere –orain arte inork kontatu ez duen arren- ekarpen franko egin diote abstrakzioari.
Bilboko Guggenheim Museoak urriaren 22tik aurrera antolatutako erakusketak emakumeek abstrakzioan izan duten parte hartzea aztertzen du.

Horretarako, Pariseko Centro Pompidou-tik iritsita, hainbat disziplinetako 200 bat artista bildu ditu (dantza, arte aplikatuak, argazkilaritza, cinema eta performancea), xedea izanik ahots ugariz osatutako historia zabal eta konplexu bat kontatzea.
Hitzaldiaren helburua Guggenheimeko erakusketa horretan aurkeztutako emakumeen lanean sakontzea izango da.

 CURRICULUM VITAE

– Arte Historian Doktorea EHU/UPVn.
– EHU/UPVko Arte Ederren Fakultateko Artearen Historia irakaslea.
– Arte kritikak idazten ditu, hainbat egunkaritan.
– “Gure Artea 2006, Bilbea eta Hari askeak”: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa izeneko erakusketak antolatu ditu.
– ‘Memoria Historikoa Literatura Iberikotan’ ikerketa taldeko kidea.
– ‘Conservación y Exhibición de Arte Contemporáneo’ masterreko arduraduna.

 Argitalpenen artean:

– Hermes y los pintores vascos de su tiempo. Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 2006.
– “Cuatro ejemplos de una obra única” . Acercase a Oteiza. liburuaren kapitulua. Donostia, Txertoa, 2004.
– Gure Artea 2006 . Erakusketaren katalogoa. Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2006.
– El arte catalán en Studio . Sala Studio (1948-1952). Bilboko Arte Ederren Museoa, Bilbo, 2008.
– Raemaekersen Marrazkiak: Britainiar propaganda Espainian eta Euskal Herrian Lehen Mundu Gerran /Dibujos de Raemaekers: Propaganda británica en España y el País Vasco durante la Primera Guerra Mundial/Raemaeker’ Cartoons: British Propaganda in Spain and The Basque Country during The First World War. UPV/EHU Argitalpen Zerbitzuak/Servicio Editorial. Leioa, 2012.
– Bilbea eta Hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean . Arabako Arte Ederren Museoa, Gasteiz. 2014.
– “ Nicolás de Lekuona. Estrella fugaz en la vanguardia de los años 30”. Texto del catálogo Nicolás de Lekuona, Galeria Guillermo de Osma, Madrid, Michel Mejuto, Bilbao, Marc Doménech, Barcelona. 2015.
– “ Compromiso o especifiicidad del medio. Arte en el País Vasco en las últimas décadas del siglo XX”. Capítulo libro Autonomía e ideología. Tensiones en el campo cultural vasco. Iberoamericana Vervuert, Madril, 2016.
– Maite ditut Maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal herriko artean . 2017.

image.png

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen