Minutu bateko isilunea egingo da bihar (asteazkena) Osoko Bilkuran, PSEk eskatuta, “2023ko lehen osoko bilkura izango baita”.
Goiko argazkia: MB artxiboa / Beheko argazkia: PSE.
Indarkeria matxista askotarikoa da, eta espainiar estatuan azken kasu hilkorra Galizian izan da, Baiona herrian. Emakume baten gorpu bat aurkitu dute, eta bikotekide ohi atxilotu dute ustezko egile bezala.
Arrasatera itzuliz, PSEko Yoana Sanchez Herrerok biharko Osoko Bilkuran minutu bateko isilunea eskatu du, biktimen alde.

PSE taldeko ordezkariak, Aritz Murua Atxak, azaldu du ostegunean beste udal-taldeak ados agertu zirela isilunea egiteko ideiarekin.
Hori “genero-indarkeria”, emakumeen aurkako indarkeria, ezabatzeko hartutako “konpromisoaren seinale da”. Azaldu zuen bezala biolentzia hau “ez da gai pribatu bat, gizarte osoari eragiten dion arazoa da” eta ondorioz “indarkeria eta batasuna funtsezkoak” dira.
2003 urtetik, ofizialki zenbatzen hasi zenetik, Euskal Herriko 117 emakume erail dituzte eta 11 ume, berria.eus egunkariak azaldu bezala Estatu espainiarrean 1.190 emakume, haurrak zenbatu barik.
Erlazionatutako albistea:
Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak emakume bat erasotzeagatik
2023ko otsailaren 6an argitartutako albistea