ISEAk “STEM diziplinetan hezkuntzari buruzko ikuspegiak” jardunaldia antolatu du

0
238
ISEA

Jardunaldia 2020ko urtarrilaren 23an egingo da, 9etatik aurrera, LKS eraikineko ekitaldi-aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

Gaur egun, honako paradoxa hau dugu: enpresek gero eta zailtasun handiagoak dituzte prestatutako langileak atzemateko, eta, aldi berean, diziplina zientifiko-teknikoetan bokazio-falta dago.

Hala, 2010etik 2017ra bitartean, ingeniaritzako eta arkitekturako ikasketen matrikulazioak % 28a jaitsi ziren Espainian. Defizit horrek genero-ikuspegi argia du: 2015ean, ikasketa teknikoetan matrikulatutako ikasleen % 24a emakumeak ziren.

Testuinguru horretan, ISEAk “STEM diziplinetan hezkuntzari buruzko ikuspegiak” jardunaldia antolatu du. Jardunaldi honen helburua honako gai hauei buruz hausnartzea da:

STEM diziplinen esparruan bokaziorik ez izateari buruzko diagnosia.
Genero-ikuspegia STEM Hezkuntzan.
• Ikasleek zientziare eta teknologiarekiko duten interesa sustatzea.

Horretarako, hizlari hauek hartuko dute parte jardunaldian:

Montserrat Grañeras Pastranak, Antolamendu Akademikoko Zuzendariorde Nagusiak eta Hezkuntza eta Prestakuntza Ministerioko Berdintasun Unitatearen arduradunak, “Testuinguruaren ikuspegi bat: neskak eta emakumeak STEM eremuan” hitzaldia garatuko du.

Felix Maria Goñi Urcelay EHU-ko irakasle katedradunak “Analfabeto zientifikoak ezagutzaren gizartean” hitzaldia emango du.

Lorena Fernández Álvarez Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitalaren zuzendariak “STEMetan kristalezko korridoreak apurtzen” hitzaldia emango du.

Nagore Ipiña eta Itziar García MONDRAGON Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileek “STEM arloko prestakuntza eta ikerketa HUHEZIn” hitzaldia emango dute.

Jardunaldia 2020ko urtarrilaren 23an egingo da, 9etatik aurrera, LKS eraikineko ekitaldi-aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izena eman behar da, (943772064) telefonora deituz edo ondorengo helbide elektronikora mezua bidaliz (morobengoa@iseamcc.net).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen