ISEAk La Merced-eko proiektuan, patioak lorategi bihurtuta berreskuratzea proposatzen du

0
852

Testua eta irudiak: ISEA

ISEAk garatutako la Merced ikastetxearen belaunaldien arteko etxekidetza (cohousing) proposamenaren bigarren bertsioak patioak berreskuratzea proposatzen da lorategi bihurtuz. Lorategiok etxekidetzako egoiliarrentzat nahiz Arrasateko herritar guztientzat irekiak izango lirateke.

Lorategien proposamena lantzeko Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakasle eta ikasleen proposamenak, ISEAren eta Materia Estudio enpresaren ideiak uztartu dira.

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak “Kalelagun” proiektuaren emaitza ekarri dio proiektuari. Kalelagun proiektuaren helburua kanpoko espazio publikoak eraldatzea da, bakardadeak arintzeko eta adinekoen ongizatea eta autonomia areagotzeko. Aipatu proiektu hori ADINBERRI Fundazioak diruz lagundu du “Hariak-Gipuzkoan bakardadeari aurre egiteko estrategia” deritzonaren testuinguruan.

HARIAKek pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, zahartze osasungarria eta pertsonen eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea bilatzen du, guztia bakardadeak arintzeko eta autonomia handitzeko.

Oro har, ikastetxeko hegoaldeko patioko lorategiek kontuan hartuko lituzkete orri erorkorreko baso txiki bat, ikuskizun txikietarako eszenategi-harmaila bat, kaperaren hormak inguratuko lituzkeen “horma berde” bat eta umeentzako jolas-eremu bat; guztia Foru Aldundiarentzat interesgarriak izan daitezkeen zuzkidura- apartamentuetako banakako lorategi txikiekin lerrokatuta.

La Merced Ikastetxearen hego-mendebaldeko patioaren erabilerari dagokionez, proiektuaren arabera, haurren jolasetarako gune berezi bat aurreikusten da, “Omako basoaren” estiloa izango lukeena, gazteentzako aisialdirako gune aktibo bat eta, azkenik, saskibaloirako eta ping pongerako kirol-eremu txiki bat.

Bestalde, proposatutako proiektuak kontuan hartzen du pertsona ezinduentzat eta gurpil-aulkietan leundekeentzat lorategiz inguratutako pasealeku estali bat, guztia kaperarako aurreikusitako zerbitzu orokorretako eta belaunaldien arteko eremuekin lotuta.

Azkenik, proposatutako proiektuak ikastetxeko teilatuan “teilatu berdea” (green roof) garatzea aurreikusten du. Aipatu “teilatu berdea” landaretzaz estalitako sabaia izango da, isolamendua hobetzeko, hiriko bero-uhartearen efektua murrizteko eta euri-ura modu jasangarriagoan maneiatzeko diseinatua egongo dena. Teilatu berdeak onura ekologikoak ekarriko ditu, biodibertsitatea hobetzeaz, euri uraren isurketa murriztuz eta beroak etxekidetzan izan dezakeen eragina arinduz. Horretaz gain, estetikaren ikuspegitik, teilatu berdeak edertasun naturala erantsiko dio etxekidetzari eta espazio berdeak sortuko ditu, bai solarium baterako, bai eta eremu komun ireki baterako eta aisialdirako nahiz atsedenerako.

La Merced-eko belaunaldien arteko etxekidetzaren proiektua ADINBERRI Fundazioak bultzatutako “Hariak- Gipuzkoan bakardadeari aurre egiteko estrategia” deritzonarekin lotuta dago.

Era berean, Diputatu Nagusiaren Sailak eta ADINBERRI Fundazioak Etorkizuna Eraikiz Planaren testuinguruan bultzatutako “Gipuzkoa Belaunaldi artekoa” ekimenaren atal bat da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen