ISEAk “Aurtenbai” proiektuaren bidez Arrasateko “Maza” moda denda ohiari bizitza berria emateko diseinuak garatu ditu

0
2541

ISEAk, Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin eta ID-arte Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoarekin elkarlanean, “Aurtenbai” esplorazio proiektua garatu du Arrasateko alderdi zaharreko belaunaldien arteko komunitateak eta espazioak dinamizatzeko asmoz. Egitasmo honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du “Etorkizuna Eraikiz – Gipuzkoa Taldean 2025” deialdiaren bitartez.

ID-Arte eskolako ikasleek 10 proposamen ezberdin diseinatu dituzte Iturriotz kaleko 2.zenbakian kokatutako “Maza” moda denda ohiari erabilera berria emateko, Portalón ondoan hain zuzen ere. Landutako aukeren artean daude hiru logelako bi etxebizitza eredu ezberdin, turismo-informazioko puntu bat, kafetegi zein erakusketa gune bat, belaunaldien arteko topagunea, bertako produktuen denda, bigarren eskuko arropa-denda, formatu txikiko zinema-gunea (Web-TV), musika-gunea eta josteko lantegitxoa.

Etxebizitza proposamenei dagokienez, “Red7” lantaldeak hiru logela, jangela-egongela eta sukalde osagarria dituen apartamentu bat diseinatu du, non gorria den barrualdeko gama kromatikoaren protagonista. Bestalde, “Etxetik Erdigunera” lantaldeak egindako proiektuak bainugela propioa duten hiru logela eta sukaldea zein egongela partekatuak dituen etxebizitza bat jasotzen du. Bi proposamenek oinplanoko banaketa-planoak eta barne guneen ikuspegiak eskaintzen dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen