Agiri faltsu batzuk egin zituen Arrasaten 2012ko azaro partean, garagardo enpresa baten mailegua lortzeko. Gipuzkoako Entzutegiak agindu dio 78.000 € inguru itzultzea enpresa horri.
Sententziak azaldu duenez, gizon batek 2012 aldera Arrasaten agiri bat faltsutu zuen, ez zuen solbentzia bat erakusteko asmoz.
Horretarako, Arrasateko sukurtsal baten ustezko abal bat egin zuen. Agiri faltsu horretan azaltzen ziren sukurtsaleko bi arduradunen sinadurak, entitate bankario horren zigilua, Arrasateko notaritza baten zigilua eta notarioaren sinadura.
Agiri faltsu horiek aurkeztuz gura izan zuen garagardo enpresa baten 90.000 euroko mailegua lortzea. Enpresa horrek 78.000 euro inguru utzi zizkion maileguan. Auzian estatu mailako enpresa horrek eskatu du zenbateko hori itzultzea.
Gipuzkoako Probintzia-Entzutegiak, auzia aztertu ostean, bi delitu egotzi dizkio gizonari: iruzur egitea eta agiria faltsutzea. Horregatik hiru zigor nagusi jarri dizkio:
2 urteko kartzela zigorra, 78.000 euro inguruko kalte-ordaina ordaintzea enpresari eta 700 euro inguruko isun bat ordaintzea.