Irune Costumero: “Tortura da GAS sindrome faltsuaren ezarpena”

0
372

Debagoieneko Mugimendu Feministak antolatuta, hitzaldiak salatu egin du “instituzioak ere emakumeok* kolpatzen gaituela”.

Indarkeria Matxisten Aurkako Egunaren atarian, Irune Costumero Estevezek hitzaldia eman du aste honetan Kulturaten, bere kinka larrian oinarrituz.

GAS edo Gurasoen Alienazio Sindromea “emakumeen eta haurren aurkako tortura instituzional bat dela” gaitzetsi du. Instituzio publikoak “GAS sindrome faltsua” gizarteari “sinetsarazten saiatzen dira, eta horretan oso iaioak dira”. Hitzaldia hainbat emakumek jarraitu dute, Irune Costumerori babesa agertuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen