Irudiak: Ixotu Irristaketa & Hockey Kluba.
Furgoneta zerbitzua eskainiko da eta campusa Aramaixon, Arrasaten eta Aretxabaletan egingo da.
Ekainaren 23, 24, 25, 26 eta 27an campusa Aramaixoko kiroldegian eramango da aurrera. Uztailaren 21, 22, 23 eta 24an Arrasateko Iturripen, eta uztailaren 28, 29 eta 30ean Aretxabaletako Iturri-Gorri kiroldegian.
Campusean irristaketa, fisikoa, koordinazioa eta hockeya landuko dira, eta ondoko mailetako haur zein gaztetxoei zuzenduta dago: Lehen Hezkuntza 1, LH2, LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2.
Ordutegia goizeko 09:30etik eguerdiko 13:30era izango da, eta izen-ematea jada zabalik dago: ixotu.irristaketa@gmail.com edota 630 71 92 67.
Campus honen antolatzailea Ixotu kluba da, eta ekimen hau posible egiten dute ere Burdinolak, Arrasateko Udalak eta Aretxabaletakoak. Animatu eta parte hartu!
Informazio gehiago eta izen-ematea, hemen klikatuz





