Iritsi dira maskarak egiteko makinak Etxebarriara

0
1381

Hemendik aurrera muntatze lanak hasiko dira eta espero da maiatzaren lehen astean maskaren ekoizpen masiboa hastea. MONDRAGON maskarak ekoizteko eragile garrantzitsu gisa aurkezten da estatuan, hilean 10 milioi fabrikatuko baititu.

Gaur goizean iritsi dira errepidez Cikautxora (Etxebarria, Bizkaia) Mondragon Assemblyk Txinan egin dituen 3 makinen lerro automatizatuak maskarak egiteko. “Ongi etorrian” Espainiako gobernuaren ordezkaria Erkidegoan Denis Itxaso izan da, eta Ekipamendua Dibisioko  zuzendaria nagusia Juan Angel Garcia. Bertan izan dira baita ere Iñigo Laskurain, Luis Mari Imaz eta Carlos Arsuaga, Cikautxo, Mondragon Assembly eta Bexen Medicaleko gerenteak, hurrenez hurren.  Azken kooperatiba hau arduratuko da maskaren ekoizpenaren kudeaketaz.

Mondragon Assemblyko teknikariek, Txinatik etorritako lau langile barne,  erlojuaren kontrako lasterketan jarraituko dute lerroak ahalik eta lasterren muntatzeko eta ekoizten hasteko. Aurreikuspenak betetzen badira, litekena da maiatzaren lehen egunetan lerroak funzionatzen egotea da eta ehundaka maskara egitea orduko. Helburua da 10 milioi maskara egitea hilean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen