Irisgarritasun, efizientzia energetiko eta bizigarritasun baldintzen berridazketa prozesua abiarazi du Udalak

0
256

Testua: Arrasateko Udala

Irisgarritasun, efizientzia energetiko eta bizigarritasun baldintzak arautzen dituen ordenantzaren artikulu bat berridazteko herritarren iritziak jaso nahi ditu Arrasateko Udalak. Ordenantzaren 6. artikulua da, hain zuzen, berraztertu eta berridatzi nahi duena eta herritarrek horretarako ekarpenak egin ahal izango dituzte udal webgunean, urriaren 15a bitarte. Helburua da ordenantzak Arrasate eta arrasatearren egungo zein etorkizuneko behar errealei erantzutea.

Arrasateko Udalak abian jarri du Irisgarritasun, efizientzia energetiko eta bizigarritasun baldintzak arautzen dituen ordenantzaren 6. artikuluaren berrikuspen zein berridazte prozesua. Izan ere, gaur egun, aipatu artikuluak ez ditu egunerokotasuneko behar errealak edota gerta daitezkeen egoera guztiak jasotzen. Ordenantzak, beraz, ez ditu Arrasate zein arrasatearren beharrak modu egokian jasotzen eta, ondorioz, ez die horiei behar bezalako erantzuna ematen.


Herritarren iritziak jasotzeko prozesua, urriaren 15a arte


Aipatu ordenantzaren 6. artikulua eraikinen bolumetriaz jarduten da, eta kasu honetan, bolumetria hori aldatzeko eskaera bateratuei ematen die lehentasuna; bateratua ez den kasuetan, atari guztien adostasuna eskatzen du. Horri jarraiki, artikuluaren erredakzioa oztopo izatera hel daiteke berariaz eskaini eta lortu nahi duen irisgarritasun hori lortzeko. Horregatik, Arrasateko Udalak artikulua berrikusi eta berridazteko prozesua zabaldu du, egungo ordenantzak Arrasate zein arrasatearren behar errealei erantzun diezaien

Horri jarraiki, herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte urriaren 15a bitarte, udal webgunearen bitartez. Ordenantza osoa irakurgai dago hemen. Ekarpenak egiteko herritarrek hona jo behar dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen