Irene Muruak IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian

0
1627

Argazkia: Fordham University Athletics / Kartela: IDK Euskotren

IDK Euskotrenek, ‘Liga Femenina Endesa’ ligan (Espainako lehen mailan) jokatzen duen Donostiako taldeak, Irene Murua Txintxurreta, gazte mailan Ointxen ibiltako jokalari arrasatearra fitxatu du datorren denboraldirako.

Azken urteetan, AEBtan aritu da ikasten eta bide horretan, NCCA mailako Louisiana Tech taldean aritu zen lehenengo. Gero, Detroit Mercy Titanas taldean hiru urtez eta azkenik, Fordham Rams taldean aritu da azken denboraldi honetan.

Ikasketak amaituta, 22 urterekin, etxerako bidea hartu du Muruak eta IDK euskotrenek, atzo eman zuen aditzera fitxaketaren berri.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen