Irene Murua NCAAn estreinatu da taldearen garaipenean parte hartuz

0
1403

Pibot arrasatearrak 25 minutu jokatuko ditu eta 8 errebote lortu ditu, McNeese taldearen aurka, Louisiana estatuan.

Argazkia eta bideoa: LA Tech.

Irene Murua Txintxurretak badu honezkero AEBetako unibertsitateko ligako partidu bateko esperientzia. Izan ere, bere taldearekin, Louisiana Tech-ekin denboraldiko lehen partidua jokatu du.

Arrasatearrak 25 minutu jokatu ditu, uztaipeko lanetan 8 errebote lortu ditu, eta 2 baloi berreskuratu ditu. Gainera, zango mugimendu trebe batekin, saskiratzea lortu du. Zorionak Irene!

Bere taldeak garaipen erraza lortu du etxean McNeese-ren aurka, LA Tech 90 puntu saskiratu dituelako, bere arerioaren halako bi.

Datorren jardunaldian LA Tech-ek Grambling State taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, astelehen honetan bertan Ruston hirian, aupa Irene! Egurre!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen