Irekita jarraitzen du Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloan izena emateko epeak

0
435

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

Bihar hasiko dira eskolak Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloaren eskaintza partzialeko programa ikasteko, nahiz eta matrikulak zenbait egun gehiago irekita jarraituko duen. Prestakuntza-programa horrek trebakuntza profesionala eguneratzeko aukera eskaintzen die langileei, Goi Mailako Prestakuntza Ziklo bat doan eginez. Era berean, langabeek lanaldi erdiz enpresa batean lan egiteko aukera izango dute, ikasketak eta lana txandakatzeko Mondragon Goi Eskola Politeknikoak duen programaren bidez, ezarritako baldintzak betez gero.

Esparru horren barruan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Heziketa Zikloa ikasteko doako programan izena emateko epea ireki du. Bihar ekingo zaio programari. Ikasleek 3 urteko ikasketa-aldia izango dute, eta ikasturte horietan eskolak astelehenetik ostegunera 16:45etik 20:45era jasoko dituzte. Jarraian, urtebeteko praktikaldia izango dute, baina laneko esperientziaren bidez baliozkotu daiteke. Ikastarorako finkatutako ordutegiari esker, lanean ari diren profesionalek ikasketak eta lana bateratu ahal izango dituzte.

Oraingoz, hamar profesionalek baino gehiagok eman dute izena Mekatronika Industrialeko Prestakuntza Zikloa eskaintza partzialean egiteko, hau da, ikasketekin bateratuz. Langile horiek lanean ari dira orain Fagor Ederlan, Ecenarro, Ulma Taldea, Onnera Taldea eta Gestam enpresetan, besteak beste, eta beren burua trebatzen jarraitu nahi dute, profil profesionala osatzeko.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren lankidetzarekin, hainbat lagun trebatu ditu azken urteotan, eta pertsona horiek aukera izan dute enpresa berean beste lanposturen bat lortzeko edo funtsezko titulazioa eskuratu eta lanbidez aldatzeko. Aurten, berriro ere, profesional gehiagok izango dute aukera hori.

Interesdunek Mondragon Goi Eskola Politeknikora jo dezakete ikastaroari buruzko informazio gehiago jakiteko eta inskripzioaren egun zehatzak ezagutzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen