Ireki da ‘Teknologiaren ekarpena berrikuntza sozialeko proiektuetan’ jardunaldiko izen-ematea

0
669

ISEAk antolatuta, Blanca Vega de Seoane (Emaús), Sain López (Mondragon Team Academy) eta Ana Arroyok (Tecnalia) jardungo dute bertan.

Irudia: ISEA.

Hain zuzen, Sain López-ek (Mondragon Team Academy) ondorengo gaia landuko du: Ekintzailetza eta gizarte-berrikuntza: iragana eta etorkizuna.

Ana Arroyo-k (Tecnalia) honako gaia aurkeztuko du: Herritarren parte-hartzea errazteko nahiz teknologia gizarteari hurbiltzeko tresnak.

Halaber, Blanca Vega de Seoane-k (Emaús) ondoko gaia aztertuko du: Gizarteratzeko ekonomia borobila: sareko lankidetza-eredu berriak.

Ekitaldia ekainaren 14an izango da, 10:30etik 12:30era LKSeko eraikuntzan (Goiru kalea 7, Garaia Parke Teknologikoan).

Jardunaldi honetara joan ahal izateko izen-ematea beharrezkoa da hurrengo helbidera mezu elektroniko bat bidaliz: mruiz@isea.eus.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen