Ireki da ofizialki liztorrak harrapatzeko tranpak jartzeko epea

0
797

Dagoeneko Gipuzkoako foru aldundiak abian jarri du Vespa Velutinaren kontrako kanpaina. Martxoaren 1etik apirilaren 30era ireki da ofizialki liztorrak harrapatzeko tranpak jartzeko epea. 

Udalak iazko datuak kontrastatu eta horren arabera tranpak kokatzeko sare bat osatu du, liztorren presentzia handia izan zen tokietan tranpatzea indartuz. Tranpa hauei gutxienez astean behin begiratu eta  jarraipena egingo zaie, eta bertan harrapatzen diren aleak kontatu eta datuak foru aldundira bidaliko dira bi hilabeteko kontaketak xehatuta.

Datu hauek estatistikak osatzeko balio izaten dute, eta horrela ondorioztatu daiteke zein gune edo toki dituzten gustukoen. Baso edo landaredia, baserri inguruak, inguru Urbanoak, edo eta, erreka bazterrak esaterako. Eguraldi aldaketek ere izaten dute eragina, hotz edo epel egin edo eta eurite handiak egingo balitu. Baita udaberria aurreratuta edo atzeratuta datorren ere, loraldia zein fasetan dagoen eragin zuzena baitu intsektu guztien elikagai iturrietan.  Besteak beste, faktore hauek guztiak kontutan izan behar dira Velutinaren aurkako neurri eraginkorrak markatzeko. 

Ez dugu ahaztu behar, espezie jakin baten kontra ari garela ahalegin eskerga hau egiten, eta ez traba eginagatik, beste intsektu batzuren kontra, euli, eltxo,…

Berriro ere herritarren laguntza eskertu eta parte hartzea bultzatu nahi dugu eta arazoren bat izan edo kabiaren bat  ikusiz gero, udalak ondoko telefonoak errazten dizkizu.

Harremanetarako kontaktuaK:

BAZ ……………………….………943252000

UDALTZAINGOA……………..943252010 

UDAL TEKNIKARIA…………..628115673

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen