Eskaintza partzialeko modalitatean zabaldu da, trebatu edo espezializatu nahi duten pertsonei zuzenduta. Eusko Jaurlaritzaren laguntza du eta doakoa da.
Beheko testua: Mondragon Unibertsitatea.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa mekatronika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloaren beste edizio bat eskaintzen hasiko da irailean, hau ere profesionalei (helduei) bideratua. «Eskaintza partziala» deiturikoa da eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso du; horrela, bada, profesionalek doan lortu ahal izango dute titulua eta espezializazioa.
Heziketa-programa horren bidez, profesionalek birkualifikatzeko aukera izango dute, goi-mailako heziketa-ziklo bat eginez. Heziketa-saioen ordutegia hau izango da: astelehenetik ostegunera, 16:45etik 20:45era, (eta gutxieneko jende kopurua balego goizez beste talde bat egongo litzateke, 08:00etatik 12:00etara). Heziketa-zikloaren xedea izango da lanean ari diren pertsonek beren lanpostuetan jarraitu ahal izatea titulua lortzen duten bitartean. Programa osoak 3 urteko iraupena izango du.
Gainera, langabeek lanaldi erdiko praktikak egin ahal izango dituzte enpresa batean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ikasketak eta lana txandakatzeko programaren bidez, eta Alecop enpresarekin kontratu bat eginez.
Izena eman ahal izateko ezinbestekoa izango da goi-mailako heziketa-ziklo bat egiteko baldintzak betetzea. Izena emateko epea irekita dago jada.
Ikastaroari buruzko informazio zabalagoa nahi izanez gero, interesdunek kontsulta egin ahal izango dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.
- Telefonoa: +34 664 29 86 83
- onarpena.lhm@mondragon.edu



