Iraunkortasun faktorea: “gehiago bizi bazara, okerrago biziko zara” [Arrasateko pentsionisten testua]

0
464

Erreforma hoerien elementurik suntsitzaileenetako bat iraunkortasun-faktorea da, ez baitute, dioten bezala, pentsioen sistema publikoa defendatzen, baizik eta pixkanaka pentsio pobreen sistema publiko bilakatu. Aurreiritzi honetan oinarritzen da: pentsioa kobratzen den batez besteko denbora handitzen bada, hileko penstioa bizi-itxaropenera murriztu beharko da.

Doikuntza automatikoko sistema bat da, 2019rako aurreikusita zegoena, eta mobilizazioaren ondorioz atzeratu zen, 2023ra arte. Hasierako pentsioa murrizten du bizi-itxaropenak gora egiten badu; horrela pentsiodunei erretiroaren osteko batez besteko bizi-itxaropenaren igoera ordainaraztea da iraunortasun-faktorearen funtzioa.

Horretarako 67 urterekin batez besteko bizi-itxaropenaren arabera kalkulatzen da, 5 urteko aldietan, eta hasierako erretiro-pentsioei aplikatzen zaie. Edonola ere, Estatistikako Institutu Nazionalak bizi-itxaropenari buruz egindako aurreikuspenak mantenduko balira jasangarritasun-faktorea aplikatzeak pentsioak murriztea ekarriko luke, 2049an %9 eta %18 artekoa izango litzatekeena.

Oso proiektu bidegabea da eta kontuan hartu beharreko baldintzatzailea eta gainera desberdintasuna sortzen duena; izan ere, gizarte-tarte aberatsenetako bizi-itxaropena diru sarrera gutxiagoko tarteetakoa baino askoz handiagoa da, eta eragile horrekin ez dituzten bizi-itxaropenak balituzte bezala tratatuko lirateke.

Murrizketa honen helburua pentsioak jaistea da, elite ekonomiko eta politikoek baliabideak handitzeko dituzten planen esparruan, betiko zekenkeria itsuarekin jarraitzen baitute: “Euroa ikusten dut, euroa nahi dut”, eta horrela ongizate soziala murriztea. Era berean, orainik erretiroa urrun ikusten dutenei eta aurrezteko nolabaiteko gaitasuna dutenei pentsio-funts pribatuetara jotzeko pizgarriak eman nahi dizkiete.

Gogoan izan behar dugu jasangarritasun-faktorea aplikatzeak pentsioen sistema publikoa ahultzen duela, etorkizuneko pentsiodunak pobretzen dituela eta pentsio pribatuak bultzatzen dituela. Erreforma horrekin biztanleriaren gehiengoak galtzen dugu, erretirora iristean pentsio publikoarekin nahikoa euskarri ekonomikoa izatea baita kontua. Pentsioa iraunkortasun-faktorearekin zeharo mugatzeak pobrezia eta desberdintasuna areagotuko ditu.

Hori dela eta borrokan jarraituko dugu 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformak indargabetzeko, besteak beste, jasangarritasun-faktorearen erreforma.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen