Iratiko langile batek positibo eman zuen lehengo astean, eta taberna-topaguneak erabaki zuen behin-behinean ateak ixtea. Herenegun PCRak egin zizkieten bertako langileei, eta gaur adierazi digute “PCR denek negatibo eman dutela”.
Iratik argitu du langile “denok testetan negatibo eman dugula”, eta zehaztu du “baten testa ez dela ondo egin edo eta errepikatuko dutela”, baina beste 12 emaitzak negatibo izan direla azpimarratu du.
Hala ere, langileak “oraindik etxean geratu behar garela jakinarazi digute”. Taberna-topagunea berrirekitzeko “protokolo zorrotz bat bete beharko dugu, ostalaritzarako propio egindako protokoloa”.
Horrek suposatuko du lokala “sakonki garbitu, desinfektatu beharko dela. Ahaleginetan gaude Irati ahal bezain pronto berrirekitzeko, eta espero dugu laster, datozen egunetan izatea”.
12 pertsona egiten dute lan bertan? Wuooooouuu
13 pertsona egiten dute lan bertan? Wuooooouuu