Gaur, larunbata, Irati Taberna bere irekieraren 5. urteurrena ospatzen ari da. Horretarako Vermut Musikatua antolatu du. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, DJ batzuk musika jartzeaz arduratzen ari dira, besteak beste, Raff Laoren, Urbe, Revolutionary Brothers feak King Konsul, Denso eta Sineke. Euria egin arren, jendea urteurrena ospatzera hurbiltzen ari da. Gainera, Revolutionary Brothers Kraft Beer garagardo artisaua dastatzeko aukera dago.