Irati Erostarbe maistrasunez eta Txorbela maisutasunez aritu dira

0
562

Biolontxelista arrasatearrak eta otxote arrasatearrak musika-solasaldia eman dute, entzulez betetako San Frantzisko elizan.

Kontuan hartzekoak dira ere Arturo Goikoetxea pianista eta Xabier Barriolaren zuzendaritza eta moldaketak. Egitaraua ondorengoa izan da:

Agur Maria (Aita Madina), Ave Maris Stela (Diane Loomer), Kitolis (Luis Aranburu), Goizeko Izarra (Santesteban), Adagio (Zoltan Kodaly, biolontxeloa eta pianoa), Vespergesang (Adspice domine, F. Mendelsoohn), Umeak eta Ama (mold., Karof), Ave Maria (mold., Caccini) eta Haurtxoa seaskan (mold., G.Olaizola).

Ekitaldi honetan San Frantzisko elizako aforo bete da, eta txalo beroak eskaini dizkiete musikariei.

Irati Erostarbe (Arrasate, 1997) Arrasate Musikalen hasi zen biolontxeloa ikasten, Mikel Zunzundegi eta Igor Egidonekin.

Ondoren, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen Francois Moncierorekin. Bi goi mailako gradu lortu ditu, Forum Musikae akademian (Madril), María Casado eta Iván Siso irakasleekin, eta KASK Conservatorium kontserbatorioan (Gante), Judith Ermert irakaslearekin.

Horretaz gain, Asier Polo, Johannes Moser, Mathias Johansen, Gabriel Schwabe, Thomas Carroll, Renaat Ackaert, Diego Liberati, Gabriel Tanasescu eta Helena Poggioren aholkuak jaso ditu, besteak beste.

Orkestran esperientzia handia du, eta hainbat orkestratako kide izan da, besteak beste, Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) eta Antwerps Jeugdorkest.

Gustavo Gimeno, Jaume Santonja, Kristima Poska, Arjan Tien, Unai Urrecho, Marzena Diakun eta Elias Peter Brown zuzendariekin lan egin du, baita Julian Rachlin bezalako musikariekin ere.

Gaur egun, musika interpetazio masterra amaitzen ari da Gante-ko (Flandria, belgikar estatua) KASK Conservatorium kontserbatorioan, Judith Ermert-en zuzendaritzapean, hainbat orkestra eta ganbera musika talderekin aritzeaz gain. Zorionak Irati!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen