Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren barruan, Irakurraldi Kolektibo Feministaren bigarren edizioa egin da Kulturateko Klaustroan. Emakume Txokoak, emakume feministek osatutako talde batekin elkarlanean, irakurketa kolektibo hau antolatu du ‘Gure ahotsak, gure indarra. Nik sinisten dizut!’ lelopean.
“‘Gure ahotsak, gure indarra. Nik sinisten dizut!’ leloak emakumeen autodefentsarako gaitasuna, antolakuntzak ematen duen indarra, ermandadea, emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa, konplizitateak sortzea, zaintza, errekonozimendua, erreparazioa, indarkeria matxistak agertzea, emakumeek agertokiak eta protagonismoa beren gain hartzea eta komunitatea aipatu nahi ditu. Horixe da irakurketaren xedea.”
Irakurketan hainbat testu eta pasarte irakurri dira, baina beste adierazpide batzuk ere erabili dira, hala nola antzerkia, musika, bertsoak eta dantza. 18 pertsona edo talde igaro dira Kulturateko Klaustroko agertokitik.
- Ane Zuazubiskar Iñarra: Bertsoak
- Rosa Urzelai Cabañes: Crónica desfasada de mi confinamiento
- Larraitz Trojaola: Bar Gloria – Nerea Ibarzabal Salegi
- Merche Monge eta Maria Trenado: Capacitismo – Garagune
- Saioa Baena Gorosabel: Xixili (Histeria) – Txakur Gorria
- Karen Caceres Gacha
- Agurtzane Urteaga, Idoia Lazpita eta Cristina Pacheco: Branskit – Goizalde Landabaso
- Maitane Igartua Lopez: Ateak Ireki – Maria Ruiz
- Arrasate Musikaleko ikasleak: Txoriak txori – Mikel Laboa
- Dorleta Kortazar Alkoz: Mariamma eta pitoio sugea – Ana Cristina Herreros
- Deiane Moreno Mujika: Tribua
- Garazi Azkarate Arrizabalaga: Alde erantzira nabil – Ekhiñe Etzagirre
- Belen Nevado Mendez: Del color de la leche – Nell Leyshon
- Edurne Landaluze Arregi: Hiru istorio eta pertsona protagonista emakume
- Garazi Barberan Garai: Moio, gordetzea ezinezkoa zen – Kattalin Miner
- Amaia Arrieta Gonzalez eta Ilargi Ortega Arrieta: Ilargiri gutunak
- Karla Guzman Quezada eta Las Guerreras del Alto Deba: Guerreras, Voces del alma
- Aupa Maurizia! – Musika emanaldia