Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.
Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Saila, Deba Garaia Landa Garapen Elkartea, Aretxabaletako Udala dira jardueraren
antolatzaileak eta jarduera garatzeko Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eta Gipuzkoa Foru Aldundiko Turismo Sailaren laguntza
ere jaso da. Azpimarratu behar da herriko tabernen partaidetza.
Aretxabaleta tomatea benetan preziatua da. Abuztuko azken astebukaeran bi sari eskuratu ditu Kantabrian. Santa Cruz de
Bezanako Betiko Tomatearen azokako saria eta baita ere, Torrelavegako Tomate Jaialdiko Estatu mailako saria.
Bertako produktuak oinarri moduan hartuta gastronomia turismoa bultzatu nahi da eta lankidetza eragile desberdinen artean
eskaintza turistikoa sortzeko goi denboraldietatik kanpoko bertako ondarean oinarrituta.
Oraingoan, Aretxabaletako tomatea ezagutarazi nahi da eta horretarako, adin guztiei zuzenduriko jarduerak antolatuz.
Egitarauaren barnean irailaren 9an Aretxabaletako tomatea eta bere historia ezagutzeko Aretxabaletako tomatea eta bere
historia. Landutako bioaniztasuna zaintzeko ikaspenak hitzaldia izango da ARKUPEN 18:30etan.historia. Landutako bioaniztasuna zaintzeko ikaspenak hitzaldia izango da ARKUPEN 18:30etan.
Irailaren 12an, igandean, tomatearen inguruko azoka berezia antolatu da eta goizeko 11etatik aurrera Durana kalean izango den
azokan postu desberdinak izango dira Aretxabaleta tomatea erosteko, haziak erosteko.,…
Bestalde, tomatearen erakusketa popularra ere antolatu da eta tomaterik itsusiena aukeratzeko lehiaketa ere martxan izango da.
Gogoratu tomatearen erakusketa popularrean edozeinek parte hartu dezakeela, aurrez izena emanda. Gainera, lehiaketa
desberdinetako sariak ere banatuko dira.
Azkenik, ezin ahaztu tomatea dastatzeko aukera izango dela Aretxabaletako 7 tabernetan antolatutako pintxo ibilbidean.
Informazio gehiago eta aurrez izena emateko: turismo@debagoiena.eus 943 79 64 63 www.turismodebagoiena.eus
