TXARRAK UXATZEN ETA BERTAKOA INDARTZEN!! Bueltan da Arrasateko saltokiek ospatzen duten udaberri-udako stock azoka.
Testua: Ibai-Arte.
Irailaren 4 eta 5ean Ibai-Artek MERKEMERKAUA ospatuko du, 2020ko udaberri-udako stock azoka. Ostiralean arratsaldez, 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatuko da, eta larunbatean berriz, egun osoz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe.
Oraingo honetan ere, saltoki parte hartzaileak beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara irtengo dira udaberri-uda denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, hizkuntza akademia, etab. Parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izango dira:

Gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, eta baita antolatu den egitarauaz ere:
– Irailak 4:
o Arrasateko Trikitixa Eskolakoak ibiliko dira Arrasateko kaleak alaitu eta girotuz.
– Irailak 5:

o 13.00: Foté-Faré. Mugimenduan dagoen ikuskizun bat, kolore eta musika desfile bat, non Afrikako erritmo eta dantza indartsuak, latindar kadentzia limurtzaileak, ekialdeko soinuak eta egungo beats doinuak (drum & bass) biltzen diren.

o 18.30: TRIBUK. Publikoarekin elkarreragiten duen, jantzi eta makillaje desberdinekin atondutako perkusio taldea.
Ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.
