Irailaren 19an izango da Aurrera Bolie eguna, eta materiala erosgai da jada

0
3401

Argazkia: Aurrera Bolie Herri Ekimena.

Aurrera Bolie Herri Ekimenak lanean dihardu bosgarren edizioa prestatzen, “egun osoko egitaraua antolatzen” eta irailean “egingo dugu publiko aurtengo egitaraua”.

Bien bitartean, material ezberdina erosgai jarri du, eta eskaera egiteko bi aukera daude: Ondoko esteka klikatu eta galdetegia betez https://labur.eus/AurreraBolie2026 eta Irati Topalekuan dagoen taula beteta.

Eskariak egiteko “azken eguna uztailaren 24a” izango da, eta materialaren banaketa “irail hasieran izango da, emandako telefono zenbakiaren bidez jarriko gara harremanetan”.

Ordainketa “banaketarekin batera egingo da, momentuz eskaerak bakarrik jasoko ditugu”.

Materialaren muestrarioari dagokionez, “Irati topalekuan egongo da ikusteko eta probatzeko aukerarekin”.

Materialaren argazki guztiak antolakuntzaren Instagram kontuan daude: https://labur.eus/gutq8kyf

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen