Irailaren 12an hasiko duten liga prestatzeko bi lagunarteko jokatuko ditu Mondrak

0
320

Gorengoen mailako taldea aurredenboraldiarekin hasi da Carlos Garciaren aginduetara. Irailaren 12an hasiko duten liga prestatzeko bi lagunarteko jokatuko dute:


2021-09-01: Vs Tolosa B (Mojategin)
2021-09-04: Vs Betoño JLV (Betoñon)

Mondrak zenbait mugimendu egin ditu egun hauetan denboraldia prestatzeko helburuarekin. Harrobiari begira Manex Villar, Gorka Arizaga, Iker Letona eta Unai Pascual harrobiko jokalariek Ohorezko Erregional Mailako taldearekin egingo dute aurredenboraldia. 

Bestalde, “hainbat urtez Errealean jokatzen egon ondoren, Danel Mena bueltan da talde sarrailagilera. Ezker hegala indartzeko dator arrasatearra”. Gainera Oihan Rodriguez, Iñigo Arizmendiarrieta eta Aitor Marcok beste urte batez Mondran jarraituko dute eta Aitor Azkarate”Aiti”, Josu Durana, Jokin Mujika eta Jon Sanchezek beste urte batez Mondran jarraituko dute baita ere. 

Hauek izango dira 2021-2022 denboraldiko aurredenboraldian taldea osatuko duten jokalari eta laguntzaileak. Gaur 19:00etan jokatuko dute aurredenboraldiko lehen lagunartekoa Besainke-ren aurka Mojategin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen