Ipar-mendebaldeko 105 km/ordura arteko ufadak izan dira

0
693

Gainera gaur abisu horia aktibatuta dugu prezipitazio iraunkorragatik Gipuzkoako hainbat tokitan, euria zarra-zarra ari baitu.

Ipar-mendebaldeko ufadek gogor astintzen ari dira Arrasate, eta Euskalmet agentziak haizete bortitzena goizeko 10:30 aldera erregistratu du: 105’5 km/o.

Halaber iragarri du “zaparradak iraunkorrak, ugariak eta zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezkeela, eta txingorra egin dezake”.

Denboraldearen erakusgarri, Deba errekaren bazterrean apurtuta agertutako aterkina da, goiko argazkian ikusgai.

Suhiltzaileek gaur eguerdian adierazi digute oraingoz behintzat “Arrasate inguruan ez dugula jarduerarik egin behar izan”.

Gaur oinezkoentzat aterkina gobernatzea ez da erraza izaten ari. Hortaz, badakizu kalera irtetekotan gomendatzen zaizu euriaren, haizearen eta hotzaren aurkako behintzat arropa eta oinetako bero eta lehorrak baliatzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen