Ipar martxako hastapen ikastaroa izango da bihar (asteartea) eta etzi

0
312

Sasoibidek antolatuta, ikastaro hau aurrera eramango da, ostegun honetan egingo den ibilaldi bereziaren harira. Ibilaldi hau Pertsona Nagusien Arrasateko Astearen baitan egingo da.

Argazkia: Eli Alzola, artxiboa. Kartela: Sasoibide.

Pertsona Nagusien Arrasateko Astean gaude, eta ildo honetan, Sasoibidek ibilaldi berezia antolatu du, ostegun honetarako (irailak 29).

Ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Biteri plazatik. ‘Bixi-bizi’ ibilaldiak bi atal izango ditu: Arrasateko balkoira igoera eta kolektibo ezberdinen topaketa Iturbide egoitzan.

Topaketa honetara gonbidaturik daude Iturbideko egoiliarrak, Gipuzkoako Begi Sarekoak, Arizmendi Ikastolako ikasleak. Paseo anitza izatea gura du Sasoibidek.

Ildo honetan, aipatzekoa da bihar, asteartean (irailak 27) eta asteazkenean ipar martxako ikastaro bat egingo dela. Goizeko 10:00etatik 12:30era izango da.

Aurrez izena eman behar da, eta ikastaroa Xabier Madinak emango du, hau da, “ipar martxa Euskal Herrira ekarri zuen pertsonak”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen