Iosune Arrondok ‘Barne Bidaia’ autolaguntza liburua aurkeztuko du

0
226

Ostegunean, hilak 18, 19: 00etan, Iosune Arrondok bere ‘Barne Bidaia’ autolaguntza liburua aurkeztuko du Kulturaten, Loramendi gelan. Euskaraz idatzitako autolaguntza liburu interesgarria, lehenetarikoa beharbada. Bizitza datorren bezala bizitzen azalduko diu Iosunek, egun goibelek dute alde positiboa onartuz eta egunei irribarretsu agurtuz. Segurako idazleak bere lana aurkeztuko du Aurkeztu-Ezagutu hitzaldi zikloaren bigarren saiori hasiera emanez. ‘Barne bidaia’ norbere buruarekin ondo egoteko eta bizitza aurkezten den moduan onartzeko azterketa arduratsua, gertaerekin hazteko eta gure oraina eraikitzeko lana aurkeztuko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen