Iosu Madinabeitia, Aitor Lasagabaster eta Carlos Sanchez podiumera igo dira Gipuzkoako Karate Txapelketan

0
674

Atzo goizean lehiatu zen Gipuzkoako Senior Mailako Karate txapelketa Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Hori guztia Covid19 protokoloaren segurtasun-neurriak errespetatuz.

Arrasateko Saioa klubeko 3 karateka izan dira txapelketan, Aitor Lasagabaster, Iosu Madinabeitia eta Carlos Sanchez, eta honako emaitza hauek lortu dituzte: Aitor Lasagabaster hirugarrena izan da katan gizonezko senior mailan; Iosu Madinabeitia bigarrena izan da kumiten 67kg azpiko pisuan senior mailan, finala 2-1 galdu ondoren azken segundoetan; eta Carlos Sanchez lehena izan da kumiten 75 kg gorako pisuan senior mailan, eta laugarrena katan, brontzea 0,4 puntuengatik galdu ondoren.

Carlos Sanchezek azpimarratu duenez, “hilabete batzuk lehiaketarik gabe egon ondoren, txapelketa honek erritmo hartzeko, eta hurrengo txapelketetarako prestatzeko balio izan du. Sentsazio onak ekarri ditugu txapelketatik, eta lan handia egiteko. “

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen